XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7. Artikulua - Osotasunarekiko Lotura

Hitzarmen honetan paktatutako baldintzek osotasun organikoa eta zatiezina osatzen dute, eta bere aplikazio praktikoaren eraginetarako urteko konputuan kontsideratuko dira globalki.

8. Artikulua - Alokairuak eta seihileko berrikuspena

1989ko 1. eta 2. seihilekorako paktatutako alokairuak hitzarmen honen taula erantsietan azaltzen direnak dira.

1989ko 2. seihilekoaren alokairuak 1. seihilekoaren gaineko % 2,50eko gehikuntzarekin globalki kalkulatu direla konstarazten da.

Zirkunstantzia hau kontutan hartuko da 1990eko lehen seihilekoaren taulen elaborazioan.

1990 urterako alokairu-taulen gehikuntza 1989ko KPI historikoarena gehi % 1,5a izango da.

1990eko Uztaileko gehikuntza 1990eko 1. seihilekoaren alokairu-taulen gaineko % 2koa izango da.

9. Artikulua - Pertsonalaren sailkapena egonaldiaren arabera.

Pertsonal ebentualari, bitartekoari, obra zehatzetako finkoari eta plantilako pertsonal finkoari dagokion guztian, eta kontratazio, uzte, amaiera, jarraipen, etendura, baldintza deuseztasun, dokumentazio eta zerbitzuen ziurtagiriari dagokionean, Ordenantzan erregulatutakora eta hitzarmen honetan eta indarrean dagoen legezko arautegian paktatutakora egongo da.

Obrako pertsonal finkoak lanari utziko dio bere zerbitzuak eskaintzen zituen obran bere espezialitateko lanak amaitzen direnean, 7 egunetako aurreabisuarekin eta Ordenantzaren 44 artikuluan aurrikusitako sortutako alokairuaren guztizkoaren % 4,5eko indemnizazioaren ordainketarekin, aparteko pagak barne, eta hitzarmen honen 31 artikuluan ezarritako lehentasun eskubidea errespetatuz.

Aipatu aurreabisua faltatzearen kasuan edo berau astebetekoa baino beheragokoa bada, egin gabeko aurreabisu egunen ordainketara behartuta egongo da enpresa.

10. Artikulua - Kontratazioa Eraikuntza eta Obra Publikoetako enpresek, fabrika eta tailerrak salbu, ezingo dituzte denbora ziurreko kontratuak itundu ondoren aipatzen den obrako pertsonalarekin: 1. eta 2. mailako ofizialak, igeltseroak eta moldeztatzaileak, peoiak eta laguntzaileak.

Pertsonal honekin obra edo obra zehatzen kontratu finkoak itunduko dira, honako partaidetza hauekin: - beren kontratua indarrean dagoen bitartean, hasiera batean kontratatutako obra ez bezalako obra edo obretara desplazatu ahal izango dituzte gehienezko 30 lanegunetako denboraldi batez, horregatik obrako finkoaren izaera galdu gabe.

Aipatu desplazamenduek honako arrazoi hauei erantzungo diete: - Obra batek edo obra batzuek langile kopuruaren gehikuntza kojunturala behar izateagatik, bere bukaera edo obraren erritmoa bizkortzeko helburuarekin.

- obraren erritmoaren birplanteamenduagatik Zuzendaritza Teknikoaren eritziz.